XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hiru urte Bilbon, eta dagoneko 5.000 kasu eraman dituzte.
Eta dirudienez bezero faltarik ez dute izango etorkizunean.
Euskal-Kobros enpresa ez da hain ospetsua.
Iaztik funtzionatzen du.
Baina bezero faltarik ez dute hauek ere.
Mota honetako enpresetan lan egin ondoren, berea antolatzea erabaki zuten 10 lagunek, eta horretan ari dira.
Hauek ere mota guztietako bezeroak izaten dituzte, baina gehienetan enpresak izaten dira.
Zorrak oso handiak ez izan arren, ikerketa lana ere zehatza izaten dela diote.
Eduardo Bilbo, bertako gerenteak, akreditazioaren garrantzia azpimarratu digu:
Beste maila batean lan egin arren, enpresa guztien erizpideak antzekoak dira.
Erraza dirudi, gizon hauekin hitz egin ondoren, iruzur egiteak.
Gero beraiekin topo egiteko arriskua izan arren.